MUGIMENDUA EGITEN DUGU

Zer da Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea?

Hezkuntza-eredu horrek aberasgarritzat dauzka aniztasuna, ingurumenaren aldeko kontzientziazioa, kontsumo arduratsua, giza eskubide indibidual eta kolektiboak, genero-berdintasuna eta elkarrizketa, horri guztiari guztiz beharrezko irizten baitio gatazkak modu baketsuan konpontzeko, parte-hartze demokratikoa bultzatzeko eta jendea gizarte justu eta solidarioago bat eraikitzearen alde konprometitzeko, eta, beraz, uste du hori guztia errespetatu, aintzat hartu eta sustatu egin behar dela

Alboan, Entreculturas, Intered eta Intermon Oxfam elkarteon ustez, Herritar Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea gizarte– eta hezkuntza-prozesu jarraitua da, herritar kritikoak, arduratsuak eta, bai toki-mailan eta bai maila globalean, mundu bidezkoagoa, parekideagoa eta pertsonak eta ingurumena errespetatuko dituena eraikitzeko konpromisoa izango duten herritarrak sustatuko dituena.

Sinetsita gaude hezkuntzan helburuak aldatu egin behar direla: arrakasta pertsonala eta lehiakortasuna bazter utzi, eta kolektibo modura eta inklusioan oinarriturik egin behar zaiela aurre gizadi gisa ate-joka dauzkagun erronkei, hala harreman-, produkzio- eta kontsumo-eredu berriak sortzeko, halakoak ezinbestekoak baitira mundu justu eta parekideago bat eraikiko badugu.

Zergatik mugimendu hau?

Hauxe da Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen aldeko Mugimenduaren helburua: zenbait hezkuntza-prozesu martxan jartzea, mugimendu horretan parte hartzen dugunok -gizarte zibilak, hezkuntza-zentroek eta irakasleek- xede dugun mundu parekideago eta jasangarriago hori lortzeko dauzkagun gaitasunak aktibatzeko. Hezitzaile gisa, beraz, gauzak eraldatzea da gure asmoa. Bazter utzi nahi ditugu iraganeko hezkuntza-ereduak, desberdintasunak baino ez dakartzan sistema bat betikotzen dutelako gure ustez, eta halakoen ordez, gizarte justuago, parekideago, demokratikoago eta parte-hartzaileago bat eraikitzearen aldeko ekimenak sustatu nahi ditugu.

Horiek horrela, bat egiten dugu Agenda horretako 4. Helburuarekin, eta batik bat 4.7 Helburua ekarri nahiko genuke gogora. Konpromiso hori mamitu nahian, hain zuzen ere, orobat parte hartzen dugu 4.7. Mugimenduan.

Hezkuntza-komunitatearen parte garen aldetik, erantzukizunez jokatu eta bai planetarentzat eta bai gizakiontzat albait egokiena den garapen-eredu jasangarri baten alde egin nahi dugu, 2030 Agenda egitasmoaren bidez nazioarte- eta nazio-mailako agintariek onartutako konpromisoarekin bat eginez.

Meta 4.7:
“hemendik 2020era, ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi-estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero-berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura-aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen jasangarriari laguntzeko, hezkuntzaren bidez”.

Nora goaz?

Mugimendu gisa formulatu ditugun helburuak mamitzeko, bost jarduera-ildo hauek proposatu ditugu:

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileari buruzko ezagutza berriak sortzea, eta gaiari buruzko dokumentu, artikulu eta gogoeten bidez zabaltzea.

Hezkuntza-zentro eraldatzaileak, sor daitezen sustatzea, hezkuntza-eredu hori inplementatzearen alde dauden irakasle eta zuzendaritza-taldeekin elkarlanean.

Hezkuntza-zentro eta irakasleen sareak sustatzea eta sendotzea, denok elkarrekin aurrera egin dezagun hezkuntza eraldatzailearen aldeko iritzi-, ezagutza- eta mobilizazio-mugimendua sortzeko bidean.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileari buruzko ikastaroak sustatzea, horrek irakasleen ezagutzak eta gaitasunak sendotzen lagundu dezan.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileari buruzko baliabideak hedatzea: ikus-entzunezkoak, gogoetak, esperientzien deskribapenak, ikasmaterialak.

Gure historia

2013tik Mugimendua indartzeko lanean ari gara. Topaketak egin ditugu, argitalpenak egin ditugu eta Agenda 2030en 4.7 helburuaren sustapenean aurrera egin dugu. Horretarako, AECIDen laguntza izan dugu.

Alboan, Entreculturas, Intered, Intermon Oxfam eta hezkuntza-zentroen eta irakasleen gure sareek –EdukalboanREDecRed Transforma eta Herritartasun Globalaren aldeko Hezitzaileen Sareakgogoeta-aldi aberasgarri bati ekin zioten mugimendu bat sortu beharraz hausnartu eta hezkuntza eraldatzailea eta herritartasun globala sustatu nahi zuten pertsonak eta entitateak haren inguruan elkartzeko.

mugimenduak bere bideari ekin zion Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren finantzaketari esker, biek sinatutako Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileari aldeko Mugimendua hezkuntza formalean hitzarmenaren bidez.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen aldeko Mugimenduaren lehen topaketak egin genituen, eta orduantxe hasi ginen hezkuntza-zentro eraldatzaileei buruz hausnartzen.

gure mugimendua sustatu zuten elkarteek beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, 2013an martxan jarritako lan-ildoarekin ordura arte bezalaxe jarraitzeko, eta lelo hauxe proposatu genuen: “Hezkuntza eraldatzaile baten eta GHIak betetzearen alde”.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen aldeko Mugimenduaren bigarren topaketak egin genituen, eta hezkuntza-zentro eraldatzaileen inguruan sakontzen jarraitze aldera, halakoak nola sendotu pentsatzeari ekin genion.

Hezkuntza-zentro eraldatzaileak. Ezaugarriak eta aurrera egiteko proposamenak, dokumentua argitaratu genuen, gure mugimenduak gaiari buruz ordura arte egindako hausnarketen berri emateko.

ordura arteko lan-prozesua ebaluatu genuen, mugimenduak zer emaitza lortu zituen eta aurrerantzean zer hobetu behar genuen jakiteko.

2030 Agendako 4.7 helburua betetzearen aldeko 4.7 Mugimendua aurkeztu genuen.

Sustatzaileak:





Laguntzailea: